EZKABAKO GAZTETXEA

 

 
 
 

 

AURKEZPENA

Jadanik 2 urte pasa dira Txantreako gazte eta kuadrila ezberdinak Ezkabako gaztetxea aurrera ateratzeko konpromezuari ekin genionetik.

Hasiera batean, argi izan genituen lokal honek bete behar zituen funtzioak; eta gaur egun oraindik bizirik diraute: Gazte topaleku bat izatea, gazteon aisialdia bertatik eta bertakoen artean antolatzea eta bici ditugun errealitate ezberdinen inguruan informatu eta kontrastatzeko gune bat eratzea.

2 urte hauetan, dinamika ezberdinak burutu ditugu. Martxoaren 18an gure lehenengo urtemuga ospatu genuen, ihauterietan mozorro tailerra antolatu genuen, eta hauetaz aparte beste horrenbeste aktibitate eta iharduera ezberdinak.

Uda honetan beste pauso berri bat emateko erabakia hartu eta honen gauzapenerako Txantreako Gazte Topaketak antolatu genituen abuztuaren amaieran. Bertan, bataz-beste 70 gazte elkartu ginen eta ateratako ondorio nagusien artean, gazte kuadrila ezberdinen arteko harremanak indartu eta aisialdi propioa geure artean antolatu behar genuelarena izan ziren.

Honetarako, Txantreako Gazte Asanblada sortu genuen; gune irekia, genu anitza eta gune areikitzailea. Monentuz, batzorde ezberninak eratu ditugu gure nahien arabera sortu direnak.

Dantza, aktibitateak, musika, komunikazioa, bizibaldintzak, presoak, formakuntza, artean eta kultura batzordeak sortu ditugu. Ilusioz eta gogoz aterako ditugu lan ezberdin hauek; honenbeste maite dugun auzoko bizitzari gure aportazioa egingo diogu eta gazte ezberdinen arteko harremanak eta esperientziak elkar trukatzeko asmoa berretsiko dugu.

Hona ba, auzoko gazte guztioi luzatzen diegun eskaintza: Gurekin lan egitea espazio alternatiboak sortzeko eta gure arazoen aurrean gure dinamika eta erabaki propioak gauzatzeko.

 
JAR ZAITEZ GUREKIN HARREMANETAN!




Gune irekia izaki gazte guztioi luzatzen diegu gure ezkaintza;

horregatik igandero 19:00etan

gaztetxean egiten ditugun.

ASANBLADETAN PARTE HARTZEKO ANIMATZEN ZAITUZTEGU!!